Skip to Content

Vasco-Navarro (Arrasate-Oñati)

arrasate-onati-01
arrasate-onati-02
arrasate-onati-03

Vasco-Navarro trenbidea Arrasate puntatik puntara doa herri ertzetik. Oraindik ikusi daiteke garai bateko trenaren geltokiaren eraikina Debagoieneko ospitale ondoan.

Bidea jarraituta San Isidro ermita ondotik pasako gara eta aurrera jarraituta Eroski paretik Arrasate utziko dugu. Orain bidea erreka eta errepidearen artean doa. Ekilore pasa eta segituan iritsiko gara Bergarako San Prudentzio auzora garamatzaten tuneletara. Errepide azpitik jarraituko dugu eta hemen Bergara edo Oñatira joateko bidegurutzean gaude. 

Oñati aldera bagoaz, Tabesako aparkalekua ezkerretara utziko dugu eta errekan gora jarraituz, baserri artean lehenengo, lantoki artean gero eta azkenik suhiltzaileen egoitza pasata, zubitik igaro eta Oñatiko Zubillaga auzora iritsiko gara. Errepidearen bestaldean ikusiko ditugu, hain industriala den auzo honetan dauden leku xarmagarrienetarikoak; Zubillagako eliza eta frontoia. 

Bidea jarraitu errepide ondotik metro luzez eta gasolindegia pasa ondoren tunel batetik jarraituko dugu. Oraingoan ere arbola eta lantegi artean joango gara Oñati herria ikusi arte. Bidea jarraituta, garai bateko tren geltokia dagoen eraikinera helduko gara eta haren ondoan tren-makina  ikusiko dugu.

Back to Top