- Umeekin
- Oñati
Arrikrutzeko kobak
Araotz auzoan (Oñati), Aizkorri mendikatearen bihotzean, Euskal Herriko paisaia karstiko apartenekoaren barnean dago Gipuzkoako haitzulorik zabalenetakoa. Behe Kretazeoan, hau da, duela 100 milioi urte baino gehiago sortutako honek, hamabost kilometroko garapena du elkarrekin konektatutako galerietan zehar.
Mendeetan zehar urak zizelkatutako haizpe hau, bere aurkikuntza paleontologikoengatik berezia ere bada. Errinozero iletsuaren edo orein erraldoien aztarnez gain, bertan topatutako leize-hartz hezur ugariak aipatu behar dira, baita penintsula osoko haitzuloetako lehoi eskeleto osoena ere.
Bisitan zehar, kobetako 53. galeria ibili ahal izango dugu, bere erakargarritasun historiko eta naturalak guztiontzat modu ulergarrian azaltzen dizkigun gida-sistema informatiko eleaniztun batek lagunduta.
Egun batez espeleologo bihurtu nahian bazaude, hurbil zaitez «seigarren kontinentea» deritzon lurpeko tenplu honetara. Zatoz Arrikrutz ezagutzera.
Informazio praktikoa
Helbidea
Araotz auzoa 75, 20567, Oñati (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
Telefonoa
943 08 20 00Webgunea
https://oñatiturismo.eus/es/listing-category/arrikrutz/Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak