Skip to Content

San Migel errota eta Oñatiko turismo bulegoa

san-migel-errota-01

Bere lehen aipamena XV. mendekoa den Oñatiko San Migel errota, izen  bereko monasterioaren jaun-ondasunei zegokion, eta haren patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten. XIX. mendean ere, gero eta larriago baina lanean jarraitu zuen, harik eta joan den mendeko lehen hamarkadetan zerrategi edo zentral elektriko txiki bihurtutako errota-instalazio askoren bide berbera jarraitu zuen arte.

1983an Udalak eskuratu, eta beste errota batzuetatik datozen piezak gehituz, baita espresuki birsortutako elementuak ere, balioan jarritako jatorrizko elementuak gordetzen ditu gaur egun, ehotze-prozesu osoaren ikuspegia eratzen laguntzen digutelarik.

Irin-ustiapen zahar honi buruz gehiago jakin nahian bazaude, hurbil zaitez Oñatiko Turismo Bulegora. Zatoz San Migel Errota ezagutzera.

Turismo Bulegoak aukera didaktiko ezberdinak eskaintzen ditu eta hauek ikasleen adinaren arabera egoki daitezke: monumentuen bisita gidatuak, errota-tailerra, bideo-gela, etab.

Horretaz gain, herriko merchandising-a ere eskuratu daiteke bertan: kamisetak, liburuak, imanak etab.

Ordutegia:

– Urtarrila-ekaina: asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00; igandea 10:00- 14:00 (astelehenetan itxita).
– Uztaila-abuztua: astelehenetik igandera: 10:00 – 18:00.
– Iraila-abendua: asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00; igandea 10:00- 14:00 (astelehenetan itxita).

Gabonetako egun hauetan, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6an Turismo Bulegoa itxita egongo da.

Back to Top