- Umeekin
- Oñati
Elizateak
Elizateak XIII. mendearen bueltan sortutako tokiko unitate politiko-administratiboak ziren, lurraldearen gobernu-modu tradizionalari jarraituz. Izenak aditzera ematen digunez, auzokideek parrokia-elizaren atariaren inguruan gauzatu ohi zituzten bilerak instituzionalizatzean dute beren jatorria.
Arrasatek Alfontso X.aren eskutik 1260an hiri-gutuna lortu eta 1331n Alfontso XI.aren pribilegioagatik Leintz Gatzaga hiribilduan bilakatu ondoren, Leintz Bailara hamazazpi elizatez osatuta geratu zen. Horien artean Eskoriatza eta Aretxabaleta nabarmentzen ziren, errege-bidearen inguruan zuten kokapen geografikoagatik soilik baina, guztiek garrantzi juridiko berbera baitzuten. Ibarraren partiketa berantiarrak Felipe IV.aren erregealdipean, XVII. mendean jada, azken bi horien independentzia jurisdikzionala ekarri zuen, gainerako hamabost elizateak horietako bakoitzari atxikita geratu zirelarik; zazpi lehenengoari eta zortzi bigarrenari. Zentzu honetan, udal egitura bitxi horren aztarnak gugana nekazal auzoen forman iritsi badira ere, eratzen azkenak izandako udalerrietan oraindik elizateek idiosinkrasi sendoa mantentzen jarraitzen dute gaur gaurkoz.
Eskoriatzako elizateak dira Apotzaga, Bolibar, Gellao, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz, eta Aretxabaletarenak berriz, Areantza, Aozaratza, Arkarazo, Galartza, Goroeta, Isurieta eta Larrino. Bedoña, Garagartza, Gesalibar, Udala eta Uribarri Arrasaten daude, eta Uzarraga, probintziako elizaterik zaharrenetakoa, Antzuolari dagokio. Bestalde, Oñatiko hamabost auzoetatik bi bakarrik hartzen dira halakotzat; Araotz eta Urruxola.
Labur esanda, gure eskualdeko harribitxietako bat ditugu elizateak. Hurbil zaitez naturaren erdi-erdian lekututako gune hauek eskaintzen diguten ondare historiko-artistiko eta etnografikoa ezagutzera, ez zara damutuko eta.
Informazio praktikoa
Helbidea
Nafarroa etorbidea 17, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Kontaktua
infoturismo@debagoiena.eus
Telefonoa
943 79 64 63Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak