- Umeekin
- Oñati
San Migel errota
Bere lehen aipamena XV. mendekoa den Oñatiko San Migel errota, izen bereko monasterioaren jaun-ondasunei zegokion, eta haren patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten. XIX. mendean ere, gero eta larriago baina lanean jarraitu zuen, harik eta joan den mendeko lehen hamarkadetan zerrategi edo zentral elektriko txiki bihurtutako errota-instalazio askoren bide berbera jarraitu zuen arte.
1983an Udalak eskuratu, eta beste errota batzuetatik datozen piezak gehituz, baita espresuki birsortutako elementuak ere, balioan jarritako jatorrizko elementuak gordetzen ditu gaur egun, ehotze-prozesu osoaren ikuspegia eratzen laguntzen digutelarik.
Irin-ustiapen zahar honi buruz gehiago jakin nahian bazaude, hurbil zaitez Oñatiko Turismo Bulegora. Zatoz San Migel Errota ezagutzera.
Informazio praktikoa
Helbidea
San Juan Kalea 14, 20560 Oñati (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
turismo@onati.eus
Telefonoa
943 78 34 53Webgunea
https://oñatiturismo.eus/eu/listings/san-migel-errotako-interpretazio-gunea/Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak