- Umeekin
- Oñati
Arantzazuko Parketxea

Aizkorri-Aratz Natura-Parkearen Interpretazio Zentroa, Arantzazu Santutegiko Gandiaga Topagunea eraikinean dago. Bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, ingurune naturalaren ezaugarri zein osagai aipagarrienak —formazio karstikoak, pago motza, abeltzaintza guneak, besteak beste— ezagutarazten dira bertan, teknologia berriez hornituriko erakusketa iraunkor, gela didaktiko eta euskarri interaktiboen bidez. Gainera, tokiko flora eta fauna aberatsaren, paisaia ederren edota historiaurretik atzorarte gure arbasoen bizimoduak utzitako aztarnen berri emateko herritar guztientzat egokitutako jarduerak antolatzen dituzte.
Hainbat bidezidor eta mendi ibilbideetara abia gaitezke handik bertatik; hala nola, Gomiztegi baserrirantz doan trazadura irisgarrira edo Aizkorri eta Atxuriko tontorretaraino eramango gaituen Urbiako zelaietatik igaroz.
Gure inguruneak gordetzen dituen altxorrei buruz gehiago jakin nahian bazaude, hurbil zaitez naturaren tenplu honetara. Zatoz Arantzazuko Parketxea ezagutzera.
Informazio praktikoa
Helbidea
Arantzazu auzoa 2, 20567, Oñati (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
Telefonoa
943 78 28 94Webgunea
https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/parketxeak/arantzazuInguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak
Agenda
Egin zure plana Debagoienan