- Ondarea
- Bergara
Vasco-Navarro (Arrasate-Bergara)
Vasco-Navarro trenbidea Arrasate puntatik puntara doa herri ertzetik. Oraindik ikusi daiteke garai bateko trenaren geltokiaren eraikina Debagoieneko ospitale ondoan.
Bidea jarraituaz San Isidro ermita ondotik pasa eta aurrera jarraituko dugu Eroski paretik Arrasate atzean utziz. Orain bidea erreka eta errepidearen artean doa. Ekilore pasa eta segituan iritsiko gara Bergarako San Prudentzio auzora garamatzaten tuneletara. Errepide azpitik jarraitu eta Bergara edo Oñatira joateko bidegurutzean gaude.
Bergara aldera bagoaz, Tabesa enpresaren aparkalekua zeharkatuko eta erreka ondotik jarraituko dugu bidea Labegaraietaraino. Oraingoan bidea Bergaran barrena sartuko da; azoka, ikastetxe, kiroldegi eta abar ikusiaz. Mekolalde auzoan, Antzuolatik datorren adarrarekin bat egin eta gero, Osintxu auzora jarraituko dugu baserri eta enpresa handi artean.
Informazio praktikoa
Ibilbide osoa
- Arlaban - Leintz-Gatzaga 1. etapa
- Eskoriatza - Aretxabaleta - Arrasate 2. etapa
- Arrasate - Oñati 3. etapa
- Arrasate - Bergara 4. etapa
- Antzuola - Bergara 5. etapa
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak