- Ondarea
- Bergara
Laboratorium museoa
Laboratoriumek «gizarte museo» gisa definitzen du bere burua. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutzera ematen du, gizartearen gozamenerako betiere. Errekalde jauregiko egoitzatik zein bere sustraiak errotzen dituen lurraldean lan eginaz, garapenerako eragile izatea du helburu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izanik.
Bere erakusketa geletan Bergarako Erret Mintegiak utzitako XVIII. eta XIX. mende bitarteko bilduma zientifikoak erakusten dira. Era berean, fisika, kimika, geologia, giza anatomia eta zoologia arloetan sakontzeko aukera dugu ikus-entzunezko eta interaktiboen bitartez, bisita aberasten laguntzen dizkigutenak, dudarik gabe.
Ilustrazio garaitik egunera arte zientziak gurean izandako bilakaerari buruz gehiago jakin nahian bazaude, hurbil zaitez ezagutzaren tenplu honetara. Zatoz Laboratorium Museoa ezagutzera.
Informazio praktikoa
Helbidea
Juan Irazabal Pasealekua 1, 20570, Bergara (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
laboratorium@bergara.eus
Telefonoa
943 76 90 03Webgunea
http://laboratorium.eus/Uztailaren 1etik irailaren 15era
Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
Igandeetan: 10:00-13:00
Irailaren 16tik ekainaren 30era
Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00;
Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00;
Igandetan: 10:00-13:00.
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak