- Umeekin
- Oñati
Vasco-Navarro (Arrasate-Oñati)
Vasco-Navarro trenbidea Arrasate puntatik puntara doa herri ertzetik. Oraindik ikusi daiteke garai bateko trenaren geltokiaren eraikina Debagoieneko ospitale ondoan.
Bidea jarraituta San Isidro ermita ondotik pasako gara eta aurrera jarraituta Eroski paretik Arrasate utziko dugu. Orain bidea erreka eta errepidearen artean do. Ekilore pasa eta segituan iritxoko gara Bergarako San Prudentzio auzora garamatzaten tuneletara. Errepide azpitik jarraituko dugu eta hemen Bergara edo Oñatira joateko bidegurutzean gaude.
Oñati aldera bagoaz, Tabesako aparkalekua ezkerretara utziko dugu eta errekan gora jarraituko dugu baserri artean lehenengo, lantoki artean gero eta suhiltzaileen egoitza pasa eta gero, zubitik igarota Oñatiko Zubillaga auzora iritsiko gara. Errepidearen bestaldean ikusiko ditugu, hain industriala den auzo honetan dauden leku xarmagarrienetarikoak; Zubillagako eliza eta frontoia.
Bidea jarraitu errepide ondotik metro luze batzuk eta gasolindegia pasa eta gero, tunel batetik jarraituko dugu. Oraingoan ere arbola eta lantegi artean joango gara Oñati herria ikusi arte. Bidea jarraituta, garai bateko tren geltokia dagoen eraikinera helduko gara eta haren ondoan tren-makina ikusiko dugu.
Informazio praktikoa
Ibilbide osoa
- Arlaban - Leintz-Gatzaga 1. etapa
- Eskoriatza - Aretxabaleta - Arrasate 2. etapa
- Arrasate - Oñati 3. etapa
- Arrasate - Bergara 4. etapa
- Antzuola - Bergara 5. etapa
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak