Karapaixoa, debagoieneko opila
Karapaixoa Debagoieneko aita edo ama pontekoek euren besoetakoari garizuma garaian (hausterre egunetik pazkoa igande arte), eta ezkonduko den bitartean, oparitzen dion hiruki formako opila edo ogi berezia da. Erromanizazio aurreko ohitura dela diote adituek, udaberriari ongietorria egiteko funtzioa duena. Bere bi osagai nagusiek esanahia dute: ogiak emankortasuna adierazten du, eta, arrautzak, bizi berria. Batez ere Leintz bailarak eta Oñatik gordetzen duten ohitura da.
Arrasatek urtero Karapaixo Eguna antolatzen du martxoko hirugarren larunbateko bertako produktuen azokarekin batera. Egun horretan, gainera, opil hau egiten ikasteko tailerrean parte hartzeko aukera egoten da.
Karapaixo klasikoak arrautza eta txorixoa dauzkan arren, gaur egun eskualdeko gozotegietan eta okindegietan, gaziez gain, karapaixo gozoak ere eskaintzen dira txokolatezko arrautzak eta almendra nahiz gozokiekin. Horrez gain, karapaixo begano eta begetalak ere topa daitezke, datilez eta sagarrez polito horniturik daudenak.
Informazio praktikoa
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak