- Ondarea
- Aretxabaleta
Aretxabaleta monumentala
Inguruko beste hamasei toki eta elizateekin erkidetuta bizi izan zen Aretxabaleta denbora luzez, harik eta 1630ean bere independentzia lortu zuen arte, Leintz Erret Bailararen banaketarekin batera Felipe IV.aren eskutik. Horrez geroztik, garai bateko Udaletxea eraiki zen egun Durana izena jasotzen duen kale nagusian. Harlanduzko eraikuntza noblea hau, bere fatxada apaintzen duen buru biko arranodun armarri monumentalagatik gailentzen da. 1986tik aurrera alabaina, udalaren egoitza XVIII. mendearen hasierako Arratabe jauregi historikoan kokatzen da, zeinean haren armarri bikaina nabarmendu behar dugun beste behin, izkinakoa kasu honetan.
Handik ez oso urruti, beso luzeko beste bertako familia bati zegokion Otalora jauregia dago. Jauretxe hau 1764an eraiki zen, fatxadaren inskripzioak adierazten duen bezala. Bien artean, Debaren ibaibidearen inguruan, Jasokundeko Andre Mariaren eliz parrokia dago. XVI. eta XVII. mendeen artekoa da, nahiz eta kanpandorrea —Martín de Carrera eta Francisco de Echanoveren proiektuari jarraiki hormapikoan eraikia— eta ataria ondorengoko eraikuntza fase bati dagozkion. Bedarreta auzoan San Migelen izenpeko antzinako tenplu erromaniko galdua ordezkatu zuen honek, bere aztarna bakarra egungo udal hilerriko portada ikusgarrian arakatu dezakegularik.
Labur esanda, gure eskualdeko harribitxi turistikoetako bat dugu Aretxabaleta. Hurbil zaitez honek eskaintzen digun ondare historiko-artistikoa ezagutzera, ez zara damutuko eta.
Informazio praktikoa
Helbidea
Nafarroa etorbidea 17, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Kontaktua
infoturismo@debagoiena.eus
Telefonoa
943 79 64 63Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak