- Umeekin
- Oñati
Gaztaren Ibilbidearen 4. Etapa Mirandaola-Arantzazu
Mirandaola – Arantzazu
Antzinako siderurgiaren sinboloa da Mirandaola, duela urte batzuk berritu eta martxan dagoen burdinola. Aukera izanez gero, urteko igande gehienetan, olagizonak lanean ikustea oso gomendagarria da.
Handik abiatuta, bertako beste ofizio garrantzitsu baten egoitza garrantzitsua dugu bidean, Artzaintzaren Ekomuseoa, Telleriarte auzoan. Museotik aurrera eginda, Brinkola pasa eta Barrendiolako urtegia inguratuta, benetako artzain-txabolak daude Jandoainen. Biozkornako lepora iristen garenean erdietsiko dugu bideko punturik garaiena. Mallara, behealdera jaitsita tumulu batek eta han bazkatzen duten zaldiek osatutako paisaia ederra erreparatuko dugu. Duruko txabolak pasata, Arantzazun gaude.
Informazio praktikoa
Helbidea
Arantzazu, Oñati (Gipuzkoa)
Irteera-puntua: Mirandaola
Helduera-puntua: Arantzazu
Distantzia: 12 km.
Denbora: 4 ordu eta 45 minutu
Malda: +864/-566 m.
Ibilbidea kml formatuan
MIDE
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak