Skip to Content
GATZAGA-44

Leintz-Gatzaga

Ezagutu eta liluratu Leintz Gatzagarekin. Herri txiki honek ez du ia bere egitura aldatu  XIV. mendetik gaur egun arte. Erdi Aroko gunean garai bateko harresiaren sarrerako zazpi ateetatik bost mantentzen dira: Rosario, Santiago, San Ignazio, Pilar eta Barandapea.  Gainera, bisitariek oinetxe, jauregi eta dotorezia handiko eraikuntzak ikus ditzakete, hauen artean Garro, Elexalde, Ostatu edo Soran Jauregiak.

Baina bere izenak aipatzen duen bezala, herri honen sorrera eta garapena zuzenean Gatzari lotuta dago. Gatza izan da eta gaur egun ere  herriaren motorra da, horregatik Gatz Museoa bisitatzea ezinbestekoa da.

Inguruan, Dorletako Santutegia, txirrindularien zaindaria, eta Deba ibaiaren sorlekua ezagutzeko aukera dago.

OÑATI-77

Debagoiena, guztiontzat irisgarria!

Back to Top