- Umeekin
- Leintz-Gatzaga
Eskolore Trenbide PR-GI 100
Eskoloreko ibilaldirik luzeena dugu hau. Mazmela eta Zarimutzeko talaietatik Maringo bazterra joko dugu, Arabako mugetatik beti gertu, Jarindo azpitxoraino. Hortik, antzinako trenbidea jarraituz, San Martin ermitaraino (Gatzaga) iritsiko gara.
Gatzaga herrira iritsita, beherako bide lasaia jarraituko dugu Eskoriatzaraino, Gaztañaduiko Santa Koloma ermitatik pasatuz. Ibarra zabalduz ikusiko dugu, gure gogoa bezala.
ADI! Argiztatu gabeko tunelak. Ez ahaztu linterna edo frontala eramatea.
Interesguneak
1. San Martin ermita
2. Leintz Gatzagako herrigunea: San Millanen eliza, bertan suteek aurreko elizak erre zituzten eta gaur egungo eliza XX. mendean eraiki zen. Harresiz inguratutako hiribildua da, jatorriz 7 ate zituen baina gaur 5 besterik ez dira gordetzen.
Informazio praktikoa
Helbidea
Eskoriatza (Gipuzkoa)
Webgunea
https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/sarea/-/ibilbide/PR-Gi_100Distantzia: 25 km
Malda: +1000/-1000 m
Hasiera: Santa Anako aparkalekua.
Iraupena: 7 ordu eta 5 min.
Ibilbidea
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak