- Umeekin
- Leintz-Gatzaga
Gatz Museoa
Ur gaziko iturburuaren inguruko jarduera izan zen, mendeetan zehar, Leintz Gatzagaren bizigarria, zeinak hiribilduaren sorrera bera sustatu eta, are gehiago, bere izena eman baitzion. Herriko armarrian, halaber, «dorla» —historikoki zeuden zortzi galdarek eta horiek gordetzen zituzten eraikinek jasotzen zuten izendapena— pare bat ageri da, gatza erauzteko modu berezia aditzera emanez. Ustiapena modu naturalen bidez egiten zen beste zenbait tokitan ez bezala, eguzkia eta haizea baliatuz esaterako, hemen egurrez elikatutako suaren bidez lurruntzen zen ura, bertako klima hotz eta hezearen ondorioz.
Joan den mendearen amaieran, bertako biztanleen parte-hartzearekin, instalazio zaharrak birgaitu ziren, egungo erakundearen aitzindari zuzena den Eugenio Otxoa deituraz izendatutako ekomuseoa sortuz. Erakustaretoetan Burdin Arotik eta 1972ra arteko gatz-ekoizpenaren bilakaera bildu eta interpretatzen dute, itsasoko gatzaren lehiakortasun handia zela medio «Productos Léniz» lantegiak ateak itxi behar izan zituen urtera arte, hain zuzen ere. Gaur egun, ahalegin handiak egin dira produktu preziatu honen lanketa berreskuratzeko, «Leintz Gatza» marka komertzialaren bidez.
Zure bizitzari gatza (eta piperra) jarri nahian bazaude, hurbil zaitez «urre zuria» deritzonaren tenplu honetara. Zatoz Gatz Museoa ezagutzera!
Informazio praktikoa
Helbidea
Dorletara bidea z/g, 20530, Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
reservas@gatzmuseoa.com
Telefonoa
943 714 792Webgunea
https://www.gatzmuseoa.com/eu/gatz-museoa/Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak