Gure Vasco-Navarro, guztiontzako bide berdea
Debagoieneko ondare industriala ezagutzera gonbidatzen zaitugu garai bateko burdinbidearen trazadura jarraituz.
Aplikazio honen bitartez garai bateko Vasco-Navarro burdinbidearen trazadura jarraitzera gonbidatzen zaitugu, gaur Deba ibaiaren arroaren alboan doan bide berdea, hain zuzen ere.
Bidaia hau garapen industrialak Debagoienean utzitako ondarea ezagutzeko proposamena da, udalerri bakoitzean geldiune bat egin eta, modu irisgarrian, bere ondarera gerturatu. Beraz, garai bateko ustiapen guneen berri izan nahi baduzu, zutik dirauten eraikinak bisitatu edota tren geltokiak deskubritu igo gure trenera, Gure Vasco Navarro martxan jartzera doa!