- Umeekin
- Oñati
Txokolatea dastatu Txokolateixian
Debagoieneko Oñati herriak 400 urtetik gorako harremana izan du txokolatearekin. Gaixoek sendagaiak errazago irensten laguntzeko hasi ziren txokolatea ekoizten herri honetan. Denborarekin produktu honen ekoizle gisa ezaguna egin zen. Hainbat txokolate marka ezagun dira bertakoak: Maiztegui, Orbea, Loyola, Onena, Garaicoechea, Guereca…
Gaur egun fabrikatzen diren txokolate-moten artean Leintz Gatzagako gatza baitaratzen duena nabarmentzen da.
Oñatik txokolatearekin izan duen eta oraindik ere baduen harreman eder hau Orbea txokolate fabrika zaharraren egoitzan kokatutako interpretazio zentrua bisitatuz ezagutzerik dago.
Informazio praktikoa
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak