Skip to Content

Txakoliñaren mundura hurbildu

DSC_1509
DSC_1510
DSC_1513

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntu arina ditu. Oso ardo berezia eta ezberdina da, nortasun handikoa, hori dela eta, Euskal Herriko tradiziozko produktuen artean aurkitzen da. Fresko zerbitzatu behar da, eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du. Edozein motatako itsaski, hasierako plater eta arrainentzako laguntzaile ezin hobea da.

Debagoieneko lurretan ekoiztutako mahatsak aparteko zaporea duen txakolina ematen du. 

Back to Top