- Umeekin
- Oñati
Oñati, Larrez-larre SL-GI 3001
Arantzazuri sona handia eman dizkio arteak eta kulturak. Horrek itzal handia egin izan dio maiz santutegiaren kokapen geografikoak tokiari ematen dion indarrari. Ibilbide honetan ikusi daiteke ingurune horren aberastasuna, ikuspegi bikainekin eta zabalekin, natura eta ofizio zaharrak uztartzen dituen ibilbidean.
ARANTZAZU
Arantzazu kulturgintzaren erreferentzia da aspalditik, eta 2011n Parketxea ireki zenetik, natur ingurunearen zaindaria ere bada. Bertan, Aizkorri – Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentrua dago.
GOMIZTEGI
Artzainen lanak segida izango du etorkizunean, kurtsoz kurtso, zenbait gaztek ikasten baitute ofizioa bertako eskolan.
PAGO LEPATUAK
Ikatza egiteko mozten zituzten pagoek bizirik diraute, eta urte askotan zehar egindako mozketek eman diete gaur egun duten itxura berezia.
DURUKO TXABOLAK
Mendiko egonaldi luzeetarako artzainen etxeak dira Durun daudenak, artaldeen zaintzan ordu luzeak pasa ondoren atsedena hartzeko eta babeserako aproposak.
Ibilbidea
Informazio praktikoa
Helbidea
Arantzazu, Oñati (Gipuzkoa)
Distantzia: 6,90 km
Malda: +450/-450 m
Hasiera: Arantzazu
Iraupena: 2 ordu eta 40 min.
Zailtasuna: Ertaina
Bide zirkularra: Bai
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak