- Umeekin
- Oñati
Ignaziotar Bidea 3.Etapa Arantzazu- Araia
2 aukera:
Arantzazu: 0. km. Urbiako aterpea: 5. km. Araia: 16,3. km. (Basoko bidetik)
Arantzazu: 0. km. Urbiako aterpea: 5. km. Zumarraundi laua: 11,5. km. Araia: 17,7. km. (Bide zabaletik)
Nekez egin daiteke bizikletaz. Ondo hornituta joan behar da; batik bat, neguan. Elurra eginez gero, ez joatea gomendatzen da.
Arantzazuko Santutegia bisitatu ostean, zein euskal artearen adibide nabarmena eta gune espirituala den, Urbiarantz doazen seinale gorri-zuriei jarraituko diegu. Hala, Arantzazuko Birjina Rodrigo Baltzategi artzainari agertu zitzaionekoa kontatzen duen elezaharrak aipatzen duen tokitik igaroko gara.
Gipuzkoatik Arabarako jauzia egingo dugu, eta zeharka, barnealdeko Donejakue Bidea gurutzatuko dugu. Bidegurutze horretatik metro eskasera, San Adriango Igarobidea izenez ezagutzen dena daukagu. Haitzean egindako tunel bat da, Brontze Arotik erabili izan dena. XIII. mendean, Europaren eta Gaztelako Erreinuaren arteko bide nagusia izan zen.
Orain, Aizkorri-Aratz parke naturalean gaude. Bertan, kare haitzezko paisaia da nagusi. Aratzeko haitzen magalean Araia dugu, etapa honen amaiera. Bertan, Amamioko San Juan baseliza eta San Pedro eliza bisitatu ahal izango ditugu.
Informazio praktikoa
Helbidea
Arantzazu, Oñati (Gipuzkoa)
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak