- Umeekin
- Oñati
Hotel Torre Zumeltzegi



Duela gutxi eraberritutako hotel honek 12 logela ditu. Erdi aroko esentzia mantentzen du: harrizko zutabeak ditu lehenengo solairuetan, goikoetan aldiz egurrezko estruktura mantentzen du eta azkenengo pisuko kristaleratik paisaia ikaragarriak ikus daitezke.
Hotelak paisaiaz disfrutatzeko aukera ematen digu, terrazatik Aizkorrin hasi eta Udalaitzerainoko magalak ikus daitezke, behealdean baita herri monumentala ere.
Herri erdigunetik 5 minutuko paseotxoa dago eta Unibertsitatea, San Miguel parrokia, gazteluak, dendak eta tabernak ikus ditzakegu.
Honako erosotasunak eskaintzen ditu bazkari, afari eta estantziaz gozatzeko:
- Enpresentzako lanerako aretoa ekipamendu guztiarekin.
- Terraza eta jardin pribatua hoteleko bezeroentzat.
- Logela zabal eta erosoak; familientzat aukera ohe bihurtzen den sofa ere eskatzeko.
- Buffet erako gosaria.
Bukatzeko, jatetxea: dekorazio xuabea eta elegantea ditu. Eguneko menua, taldeentzako menua eta karta eskaintzen ditu. Sukaldaritza tradizionala da ukitu modernoekin, bertako produktuetan oinarritua, horietako batzuk ondoko ortuan hazten dira.
Informazio praktikoa
Helbidea
Torre Zumeltzegi 11
Kontaktua
contacto@hoteltorrezumeltzegi.com
Telefonoa
943 54 00 00Webgunea
https://www.hoteltorrezumeltzegi.com/Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak
Agenda
Egin zure plana Debagoienan