- Umeekin
- Oñati
Ezkutuko Bidea PR-GI 3005
Arantzazu toki ondo ezaguna den arren, hainbat sekretu eta txoko gordetzen ditu. Ibilbide honetan batzuk ezagutuko ditugu, ikusteko nola zeharka daitezkeen santutegiaren inguruak. Bide batez, turismo-gidek erakusten ez dizkiguten ikuspegietatik ikusi ahal izango dugu Arantzazuko mendialdea baita Arriona eta Bellotzako saroiak ere.
Interesguneak
- Iturrigorriko futbol zelaia: Aldapa eta bidexka artean aurkitzen diren sakan ezagunenetako bat da, bertan frantziskotarrak futbolean aritzen ziren.
- Iturrigorriko basoa: Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketarako erabiltzen du baso hau, daukan biodibertsitate aberastasunagatik.
- Arrionako saroia:Inguruko pagadien ikuspegi bikaina eskaintzen digu sakan txiki honek. Arreta jarriz gero saroi honen haustarria edo mugarria ikusi ahal izango dugu.
- Bellotzeko saroia: Aspaldiko saroia da hau, beste asko bezala, zirkularra. Bellotzan ere adierazgarria da erdian daukan haustarria.
Ibilbidea
Informazio praktikoa
Helbidea
Oñati (Gipuzkoa)
Webgunea
http://www.turismodebagoiena.eus/wp-content/uploads/2015/07/O%C3%B1ati-PR-Gi_3005.pdfDistantzia: 7,2 km
Malda: +320/-320 m
Hasiera: Arantzazu
Iraupena: 2 ordu eta 25 min.
Ibilbidea kml formatuan
MIDE
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak