San Migel Errota
Egin zure erreserba
Ertaroko San Migel Errota, informazioa eta bisita gidatuak
943 783 453
turismo@onati.eus
Kondeak eta euren botere ekonomikoa, nola ekoizten zuten Erdi Aroan.
Bisita (10´)
Kokapena eta ordutegia
Gaur egun, Oñatiko Turismo Bulegoa dago bertan.
Ordutegia:
- Urtarrila-apirila: asteartetik igandera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 (astelehenetan itxita).
- Maiatza: asteartetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 (astelehenetan itxita). Larunbat eta igandeetan: 09:30 – 14:00 / 15:30 – 19:00.
- Ekaina-iraila: astelehenetik igandera: 09:30 – 14:00 / 15:30 – 19:00.
- Urria-abendua: asteartetik igandera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 (astelehenetan itxita).
Lehen aipamena XV. mendekoa da. Oñatiko kondeena izan zen XIX. mendera arte. Garai hartan, Kondearen zerbitzariak behartuta zeuden euren garia han bertan ehotzera, 1929an zerrategi bihurtu zen arte. Edozein modutan ere, irina egiteko lantegi zaharraren aztarnak gorde zituzten, eta horiek Turismo Bulegoan bisita daitezke gaurko egunean.
Historian zehar
Oñatiko San Migel Errota: San Migel Monasterioaren jaun-ondasunen zati zen, eta bere jabe laikoek -Oñatiko kondeek, alegia- hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten. XV. mendean, gutxienez hiru errotaren jabe ziren. Jaunaren nekazariek eta Monasterioaren lurretan lursailak eta etxeak zituztenek, nahitaez, San Migel Errotara joan behar zuten ehotzera. Jaunaren eskubide hori zama handia zen nekazarientzat, eta horregatik aurre egiten zioten desobedientzia erabiliz edo auzitan arituz.
Errotaren egitura
Azpimarratzeko elementu gisa, aipatu beharrekoak dira kokapena eta asmakuntzaren egitura orokorra: aldaparak edo errota mugiarazteko erabiltzen zen ura biltzeko andelak iraun egiten du, nahiz eta ubidea desagertuta egon.
Bistan dago irina egiteko erabili zen azken errotarria, zatituta egoteagatik aprobetxatu ezin izan dena; baita artoa ehotzeko harriak eta bere turbina, eta harriak aldatzeko garabi-besoa, toberak edo kaxak ere, etab.
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!