- Ondarea
- Bergara
Bergara
Urteetan zehar errotutako hiri monumentala da Bergara. XVIII. mendean ezaguna egin zen Europa guztian “Errege Seminario”an lehen aldiz wolframio metala isolatu zelako. Laboratorium museoan horren guztiaren xehetasunak eta berrikuntza daude aztergai.
Hala ere, Bergarako gune monumentalean, ilustrazioaren mendearen aztarnak ez ezik, XVI. eta XVII. mendeetako eraikuntzak aurki ditzakegu: etxe bikain, jauregi dotore, Ariznoako San Pedro eta Oxirondoko Santa Marina parrokiak. Lehenengoan, Juan de Mesa eskultore barrokoaren Hilzoriko Kristoaren irudia (1622) gurtzen da eta Santa Marinan, berriz, lurralde-monumentu izendatutako erretaula nagusi ikusgarria (XVIII. mendea) nabarmendu daiteke.
Informazio praktikoa
Helbidea
Errekalde jauregia, Juan de Irazabal pasealekua z/g (herriko plazaren atzeko aldean).
Kontaktua
turismoa@bergara.eusTelefonoa
943 76 90 03Webgunea
https://www.bergaraturismo.eus/Bergarako Turismo Bulegoa
Ordutegia (Ekaina):
- Astelehen eta astearteetan itxita.
- Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00
- Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00
- Igandeetan: 10:00-13:00
Ordutegia (Uztailetik irailera):
- Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
- Igandeetan: 10:00-13:00
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak