Skip to Content
antzuola_sat-23

Antzuola

Antzuolako sorrera ezin da ulertu Uzarraga -herrigunetik pare bat kilometrora dagoen elizaurrea- aipatu barik, Gipuzkoako bederatzi elizate zaharrenetarikoa dela esaten da.

Antzuolaren edo egungo herrigunearen historia: Olalde -makina bat artisauren biltokia zen eta horietako bat agian gureganaino iritsi da, larru eta harizko produktuena hain zuzen ere- inguruan Magdalenari eskainia zegoen ospitalearekin (1489) hasten da. Herriaren sorrera  bat dator Errukizko Amaren izeneko parrokiaren sorrerarekin  (1525).

Aipagarria da Antzuolako plaza, non  euskal barrokoak eredu ederrak laga dizkigun. Bertan dugu udaletxea, Martin de Carrerak XVIII. mendean egindakoa, portadan  garai bereko armarri ederra erakutsiaz; ohiturak dioskunez, bertan ikusten diren ilargi erdiak Valdejunquerako borrokan mairuei lapurtutakoak dira; gaur egun, herriko jaietan Mairuaren Alardea izeneko ospakizunean goraipatzen da ekintza hura.

OÑATI-77

Debagoiena, guztiontzat irisgarria!

Back to Top