Skip to Content

Artzaintza Naturbidea GR-282

artzaintza-naturbidea-01
artzaintza-naturbidea-02
artzaintza-naturbidea-03

Borda eta txabolaz beterik, bidea larre eta antzinako pago, arte eta haritz basoetatik igarotzen da, Parke Naturalak eta Babesturiko Espazio Naturalak lotuz, non ustiatutako larreek balore naturalen kontserbazioa eta zaintza ahalbidetzen duten, abereak eta mehatxatutako espezieak elkarrekin biziz.

1. Etapa: Arantzazu – Arlaban

Arantzazuko Santutegitik, ibilbideak Elgea eta Urkillako mendilerroen alde laiotza zeharkatzen du Leintz Gatzagaraino. Degurixan dagoen lautadetan sartzen da, Leintz ibarreko artzain transhumanteak mendeetan igo dira antzina-antzinatik beren artaldeekin, eta halaxe adierazten dute oraindik han dauden tumuluek eta trikuharriek.

19. Etapa: Mikeleteen etxea- Arantzazu

Bideak San Adriango tunela zeharkatzen du, euskal geografiako pasabiderik ospetsu eta estrategikoenetariko bat. Lehen mikeleteen postua zegoen han; baita ostatu bat ere.
Naturaren lanaren fruitu den tunelak baseliza bat du barruan, eta jada XI. mendean hari buruzko aipamenak zeuden. Oso laburra da Aralartik Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalera igarotzeko bidea. Bideak Urbiako landa babesten duten kareharrizko gailur malkartsu eta harkaiztsuak pasatzen ditu, Kantauri eta Mediterraneo isurialdeetako banalerroaren gainik garaienetatik zehar, Arantzazura jaitsi baino lehen.

Back to Top