- Ondarea
- Herriak
Zubiate labea
Euskal Herrian kontserbatzen den zeramika labe adibide onenetakoa da Zubiate, eta egunera arte iritsi den mota honetako testigantza bakarra Gipuzkoan. Bere izena bertan lan egin zuen azken ontzigile Felix Zubiaterengandik jasotzen du, 1910ean buztingintza utzi zuena. XX. mende hasieran, hain zuzen ere, erabilera eta ohitura berrien sartzeak eta industria-garapenak berak, antzinako ogibide horietako askoren gainbehera ekarri zuten, ontziak kalean eguzkitan lehortzen bezalako ohiko estanpak atzean utziz.
1974an aurkitu zuen Enrique Ibabe zeramikan aditua den ikertzaileak beste instalazio batzuen artean ahaztutako eta ezkutatutako harribitxi hau. Aranzadi Zientzia Elkarteak zaharberritu eta sendotu zuen ostera, milurteko honen hasieran, eta erakusketa iraunkor baten bidez jarri zen balioan. Bertan, Bittoriano Larrañaga bergararraren bilduma aberatsa erakusten da, etxe erabilerako ontziz osatua.
Orain dela gutxi arte gurean hain errotuta zeuden lur egosiaren inguruko artisau, arte eta industria-jardunbideei buruz gehiago jakin nahian, hurbil zaitez XIX. mende erdialdeko buztindegi paregabe honetara. Zatoz Zubiateko labea ezagutzera.
Informazio praktikoa
Helbidea
Gaztañadui kalea 29, 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
ibarraundi@eskoriatza.eus
Telefonoa
943715453Webgunea
https://eskoriatza.eus/eskoriatza-herria/eskoriatzan-bizi/zubiate-labea/Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak