- Ondarea
- Herriak
Ibarraundi museoa
Luis Ezeiza Herri Eskolako Historia irakasgaiaren proiektu osagarri gisa, 1986. urtearen bueltan udaletxean bertan zegoen lokal batean sortutako Museo Eskola delakoan du jatorria. «Ez ukitu» eta «mesedez, isiltasuna» museoaren irudi tradizionala sakratutasuna kentzeko asmoarekin, erakunde ireki eta ikaskuntza erradikalerako laborategi gisa sortu zen. Horrela, esperimentazioa eta zentzumenen estimulazioa funtsezko osagaiak dira beren tailerretan, joko edota gainerako hezkuntza-jardueren baitan.
Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia bereganatu eta museoaren egungo egoitza izatera bideratu zuen, bere izen bera hartuz. Azken birmoldaketa horrekin, eraikinak beste funtzio bat gehitu zion bere historia luzeari: Lopez de Galartza eta Diaz de Ayala jaunen ertaroko dorretxe, Ingalaterrako Enrike VIII.a erregearen eta Carlos V.a enperadorearen sendagile pertsonala zenaren Fernán López de Escoriazaren bizileku, eta baserri ustiapen arrunta, hurrenez hurren.
Aldi historikoen bidez kronologikoki antolatutako bildumez gain, bere aretoetan etnografia eta ingurumen-izaerako hainbat ardatz tematiko uztartzen dira. Ikusgai dauden objektuen artean, Azken Brontze Aroko Axtrokiko urrezko katiluen erreplika dago, herrian aurkitutako piezarik bereziena denaren originala Arkeologia Museo Nazionalean gordetzen baita.
Eskoriatzako eta Leintz Bailarako historia, bizitza eta kulturari buruz gehiago jakin nahian bazaude, hurbil zaitez adierazpen eta ikasketa gune berezi honetara. Zatoz Ibarraundi Museoa ezagutzera.
Informazio praktikoa
Helbidea
Gaztañadui Kalea z/g, 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
ibarraundi@eskoriatza.eus
Telefonoa
943 71 54 53Webgunea
https://eskoriatza.eus/eskoriatza-herria/eskoriatzan-bizi/ibarraundi-museoa/Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 14:00
Aldi baterako erakusketak: 9:00 - 14:00 / 17:00 - 19:00
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak