- Ondarea
- Herriak
Eskoriatza monumentala
Modu natural zein enblematikoan menderatzen du Eskoriatza Aitzorrotzeko haitz handiak, non jatorriz Erdi Aroko gotorleku bat zegoen. Nafarroako Erresumaren gipuzkoar tenentzia garrantzitsua izan zenari buruzko lehen aipamen dokumentalak XII. mendekoak dira, nahiz eta gaur egun harkaitz-gaztelu haren aztarna arkeologikoak baino ez geratu. Horren ordez, Gurutze Santuaren izenpean ezagutzen den baseliza aurkituko dugu orain.
Modu natural zein enblematikoan menderatzen du Eskoriatza Aitzorrotzeko haitz handiak, non jatorriz Erdi Aroko gotorleku bat zegoen. Nafarroako Erresumaren gipuzkoar tenentzia garrantzitsua izan zenari buruzko lehen aipamen dokumentalak XII. mendekoak dira, nahiz eta gaur egun harkaitz-gaztelu haren aztarna arkeologikoak baino ez geratu. Horren ordez, Gurutze Santuaren izenpean ezagutzen den baseliza aurkituko dugu orain.
Gure XV. mendearen azkenak hein handi batean ardaztu zituen leinuen arteko liskarren testuingurutik iritsi zaigun zantzu bakarrenetakoa Ibarraundi jauregia dugu. Debaren ibaiertzean altxatzen da jatorrian Leintz bailako familia garrantzitsuenetarikoaren odolkide ziren Sancho Lopez de Galartza jaunaren eta Teresa Diaz de Ayala bere emazteren dorretxea izan zen hau, egun galduta dagoen izen bereko errota bati lotuta zegoen. Hala ere, eraldaketa ugari jasan ditu eraikinak emandako erabilerekin bat; baserria lehenengo eta orain museo.
Hiribilduari propio dagokionean, antzinako Erret Bideari jarraiki luzetara garatzen da, garai desberdinetako eraikuntzak — herri-arkitekturakoak batik bat— barne hartzen dituen multzo pintoresko bat osatuz. Aranburuzabala eta Arana kaleetatik paseatzean, erdi-puntuko arkuaz eta armarriz apaindutako atariak topatuko ditugu han-hemenka, baita teilatu-hegal barroko handi edota boluta formako mentsularen bat edo beste ere. Ibilbidean zehar alabaina, interes handiko hainbat puntutan geldialdiak egitea gomendagarria da oso.
Horietako bat dugu XVII. mendeko Errosario Sainduaren Ospitalea, Juan de Mondragon Azkarretazabalek hil ondoren bere jaioterrian eraikiarazia Perun egindako dirutzarekin. Historian zehar hainbat erabilera eman zaizkio eraikin honi; hala nola, umezurztegia, fraideen komentua edota unibertsitatea, azkenik.
Beheraxeago XVIII. mendeko San Pedro parrokia dotorearekin egingo dugu topo, zeinean Ignacio Ibero (semea) eta Martín de Carrera arkitektoen partehartzea azpimarra dezakegu. Proiektua gauzatzeko jasotako dirulaguntzen artean, kasu honetan ere, Ameriketan aberastutako Juan Francisco de Urtatza indiano eskoriatzarraren dohaintza behar-beharrezkoa izan zen.
Azkenik, Fernando Eskoriatza plazara iritsita, XIX. mendetik elkarrekin bizi diren bi monumentu aurkituko ditugu. Joaquin Agirre Zubillagak arkitekto 1820an eginiko Udaletxe neoklasikoa, batetik, zeina kuxinduradun harlanduzko arkuteri hirukoitzaren gainean duinki altxatzen baiten. Kontzejupe izenez ezagutzen den beheko gorputz honek frontoiaren funtzioa betetzen du, esku-pilota txapelketa herrikoi bat antolatzen delarik bertan urtero. Bestetik, 1766 eta 1769 urteen bitartean Martin Karrerak eraikitako Zaldibegoitia jauregi-etxe barrokoa dugu, atzeko fatxadako galeria portikatu bikoitz apaina duena.
Ezin dugu herritik alde egin baina, bere kanposantutik pasa gabe, zain baitugu bertan ezusteko mirari horietako bat; ikuskizun-sustatzaile eta Donostiako Aste Nagusiko jaien sortzaile izan zen herriko seme Jose Aranaren panteoia, alegia, 1908an bere lagun Mariano Benlliure eskultore handiak Carrarako marmolean finki zizelkatua.
Labur esanda, gure eskualdeko harribitxi turistikoetako bat dugu Eskoriatza.
Hurbil zaitez honek eskaintzen digun ondare historiko-artistikoa ezagutzera, ez zara damutuko eta.
Informazio praktikoa
Helbidea
Gaztañadui kalea z/g, 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
infoturismo@debagoiena.eus
Telefonoa
943 71 54 53Webgunea
http://www.eskoriatza.eusOrdutegia: 9:00retatik 13:00 arte
Asteburuak itxita.
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak