- Umeekin
- Leintz-Gatzaga
Hiruerreketa PR-GI 37
Deba ibaiaren sorlekura eramaten gaituen ibilbide honetan, bertako landaretzak osatzen duen paisaia dotorea azpimarratu behar da.
Dorleta Santutegiko bidea hartu eta jarraitu aurrera ezkerraldean Gatz museoa eta Dorlas baserria utziz.
- Deba erreka: Berehala lehen bihurgunean, landaretza ugariz inguratutako bidezidor txikia jarraitu, beti ere, Deba errekaren hasierako bideak inguratuz. Bidezidor hau amaitzen denean lurrezko bide batetik jarraituko dugu “Vasco-Navarro” trenbidearen bidera iritsi arte.
- Vasco-Navarro trenbidea: Une honetan, ibilbidea GR-121 (Gipuzkoako bira) bidearekin elkartzen da. Ezkerraldeko bidea hartu eta trenbidearen bidetik GI-627 errepidera hurbilduko gara.
- Hiruerreketa: Errepidea pasatu eta hesia zeharkatu ostean, seinalizazioa jarraituz, lurrezko pista jarraituz pinu, haritz eta pago artean Hiruerreketa, Deba ibaiaren sorlekuaren ingurura hurbilduko gara. Eskuin aldean, pagadian errekasto txiki batzuk ikusiko ditugu. Gorantza jarraitzen badugu Elgeamendiko gailurrera helduko gara.
- Olaun auzoa: Pista hau jarraituz, ezkerraldera, bertako landaretzaren artean Olaun auzoko baserriak ikusiko ditugu. Lehenengo, Dominaga baserria, Itxurritxueta atseden gunearen alboan eta hemendik aurrera asfaltatutako bidea jarraituz San Juanzar baserria eta ondoren, txirrindularien zaindaria den Dorletako Amaren Santutxoaren parean dagoen, Nordebisi baserria aurkituko ditugu. Jadanik GI-627 errepidean gaude. Errepidearen bazterretik jarraitu eskuin aldera ibilbidearen jarraipena adierazten digun seinalea ikusi arte.
- Dorletako Santutegia: Hemen, pista jarraitu eta aldapan behera Dorletako Santutegiaren albora iritsiko gara. Errepidez, ibilbidearen hasierako puntura bueltatuz.
Interesguneak
Hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen du. Erdi Aroan gatzaren inguruan sortutako jarduera izan zen hiribildu honen sorrera bultzatu zuena eta gaur egun, Erdi Aroko hirigunearen ezaugarriak ditu, sarrerako zazpi ateetatik, bost daude eta harresia ere bai.
- Gatz museoa: Produkzio tokian, bertan, ezagutu daiteke gatzaren historia, berreskuratu edo berregin diren instalakuntzen bitartez.
- Deba ibaia: Deba ibaiaren sorlekua Elgeamendiren magalean dago, Hiruerreketa izeneko lekuan.
- Vasco-Navarro trenbidearen bidea: Vasco-Navarro trenbidearen bideak 5 km-ko luzera du Leintz Gatzagako herrian eta Goierri auzotik Landaraino luzatzen da. Oinez edo bizikletaz egiteko egokituta dago.
- Olaun auzoa: Auzo hau GI-627 errepidearen alboetan dauden baserriak osatzen dute.
- Dorletako Santutegia: Ur gaziko iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko eraikitako gaztelutik sortutakoa da. Ama Birjina txirrindularien zaindaria da eta garai batean, Santiago Bideko ostatua izan zen.
Ibilbidea
Informazio praktikoa
Helbidea
Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)
Webgunea
https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/sarea/-/ibilbide/PR-Gi_37Distantzia: 8km
Malda: +255/-255m
Hasiera: Leintz Gatzagako erdigunea.
Iraupena: 2 ordu eta 31 min.
Ibilbidea kml formatuan
MIDE
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak