Skip to Content

Aretxabaletako tomatea irailean

20160924_132330
20160924_115335
DSC_0016

Solanum Lycopersicum L.

Arrosa motako tomatea da. Krematsua, hazi gutxiduna, kolore bizikoa, zaporetsua eta tamaina handikoa.

Haziaren kontserbazioaren inguruko informazioak 50 urteko antzinakotasuna dauka. Antza denez, tomate hau Aramaiora monja batek eraman zuen eta hortik inguruko herrietara pasatu zen.

Gaur egun Gipuzkoako hainbat herritan landatzen da, Aretxabaletan besteak beste. Laborantza txikiak dira: familiarrak, nekazari ekologikoak edota jubilatuak non tomate tradizional hau mantentzea nahi izan duten.

Bere aberastasun organoleptikoak direla eta, Aretxabaletako moskorraren haziak Zaragozako germoplasma bankuan gordetzea erabaki zen orain dela 10 urte.

Debagoieneko Mankomunitateak, Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak eta Aretxabaletako udalak “Aretxabaletako Tomatearen eguna” ekitaldia antolatzen dute, azken urteotan iraila hasieran, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntzarekin. Bertan egitarau zabala egoten da: azoka, hazien erakusketa eta tailerra, show cooking-a eta Euskal Herri mailako tomate lehiaketa. Merezi du azokara gerturatu eta Aretxabaletako tomatea ezagutzeak.

Back to Top