- Ondarea
- Bergara
Pagolako Ubidea SL-GI 44
Zailtasun baxuko ibilbidea da, Gorlan hasi eta Pagola aldera doana. Ibilbidea hasiera puntuan amaitzen da, zirkularra da eta.
Interesguneak
Ibilbidearen hasieran, antzina Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurretan sartuko gara. Neolitoan eta Brontze Aroan, giza taldeek horrelako mendilerroak, paisaiaren mugarri nagusi zirenak, aukeratu zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seinalatzeko. Monumentu megalitikoen bidez utzi diguten ondare hori beren antzinako kulturako ehorzte-errituekin lotuta dago. Elosua-Soraluzeko estazio megalitikoa osatzen duten trikuharriak eta tumuluak ondaren horren zati dira, eta Karakateko, Irukurutzetako eta Agirreburuko tontorrek marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Gero eta interesgarriagoa egiten da ibilbidea, eskaintzen dizkigun ikuspegi izugarriei esker.
Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba haranekoa aztertzerakoan, garrantzi handia izan du estazio megalitiko honek. Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea Bergara, Azkoitia, Antzuola, Elgoibar eta Soraluze udalerrietan sakabanatuta dauden 16 monumentuk osatzen dute gaur egun (10 tumuluk eta 6 trikuharrik).
Informazio praktikoa
Distantzia: 6,2 km
Malda: +155/-155 m
Hasiera: Gorla
Iraupena: 1 ordu eta 55 min.
MIDE
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak