- Ondarea
- Elgeta
Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroa
Espainiako Gerrate Zibila du ardatz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian lekutzen den Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak. Gai militarrak ez ezik, gudaren testuingurua ere jorratzen da bertan, beren zergati eta ondorioak aintzat hartuz. Kontakizun museografikoa eratzerako orduan, denbora hari erreparatzen dioten ikerketa historikoez gain, gure inguruan jazotako gertaeren lekuko izan zirenen ahotsak ere izan dira oso kontuan.
Erakustaretotan garaiko arma, tresna edo egunkariak aurki ditzakegu besteak beste, esperientzia osatzen laguntzen diguten maketa zein ikus-entzunezkoekin batera. Horren gain, bisitariek bost kilometroko ibilbide tematikoa egin ahalko dute Intxortako mendi hegaleko lubaki, parapeto eta babeslekuen arrastoak ikusteko.
Erresistentzia antifaxistari buruz gehiago jakin eta gure gertuko iragan traumatikoari buruz hausnartu nahian bazaude, hurbil zaitez memoriaren eta duintasunaren gune honetara. Zatoz Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa ezagutzera.
Informazio praktikoa
Helbidea
Espaloia Kafe Antzokia. Maala kalea 4, 20690, Elgeta (Gipuzkoa)
Kokapena
Kontaktua
infoturismo@debagoiena.eus
Telefonoa
943 79 64 63Webgunea
https://www.elgetamemoria.com/Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak