- Ondarea
- Elgeta
Intxorta-Asentzio PR-GI 95
Intxorta eta Gazteluaitz tontorrak eta Asentzio ermita gune nagusitzat dituen ibilbide honetatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako mendiak izango ditugi ikusgai: Udalatx, Anboto, Urkiola, etab. Aipatzekoa da bertako landaretza, batez ere, pagadiak.
- San Salvador ermita: Ermita baino zertxobait lehenago eskuin aldera doan pista hartuko dugu, eta bide honek Antzuategi baserrira eta uren biltokiraino eramango gaitu.
- Intxorta: Ur biltokian zementozko pista amaitzen da, beraz, lurrezko pistatik jarraitu beharko dugu. Pagadi txiki baten ingurutik igaro eta errekatxo bat zeharkatu ondoren, pinudi baten ondotik jarraituko dugu Intxorta mendiko ipar magala inguratuz, zuhaitz tarteko argi une batekin jo arte. Hemen, bideak GR-121 eta GR-123 bideekin bat egiten du.
- Gazteluaitz: Intxorta eta Gazteluaitz tontorrak inguratuta eta beherantz doan lurrezko bidea jarraituz GI-2639 errepidera iritsiko gara.
- Asentzio ermita: Errepidera iritsita, bertatik jarraituko dugu Asentzio ermitarantz. Arrota Gaineko baserriaren albotik igaro ondoren, bidegurutze baten Angiozarrera doan errepidea hartu eta berehala ezkerretara dagoen beste bide bat hartuko dugu Asentzioko ermitara iristeko.
Elgetatik irten eta Arrasateko bidea (Gi-2639) hartuko dugu. Etxeak amaitzen direnean San Salbador ermitarantz doan zementozko pistatik jarraitu beharko dugu.
Interesguneak
- San Salvador ermita: Elgetako herriko sarreran dago, eta nabe bakarreko ermita honetan nabarmena da bere barnealdean orain dela gutxi egindako margoa. Sarrerako estalpeak zurezko egitura du. Bertako jaiak abuztuaren 5ean eta 6an ospatzen dira.
- Antzuategi auzoa: Bost baserrik osatutako auzo honetan aipagarria da tankera tradizionaleko Antzuategi Azpikoa baserria.
- Intxorta (737 m.): Ibilbidetik hurbil, tontor honetan azkeneko gerrate zibilean gudari askok galdu zuten bizia, hegazkinetatik izandako erasoak oso gogorrak izan baitziren. Bertatik, ikuspegi dotorea dago: Udalatx, Durangaldea,…
- Gazteluaitz (714 m.): Tontor honen maldetan bertako landaretzaren adierazle den pagadia dugu.
- Asentzio ermita eta parkea: Lehenengoko informazioak 1672koak dira, baina, uste da 1500ean bazegoela. Sarritan apurtua, pagadi batek inguratzen du. Bertatik, paisaia harrigarria ikusten da: Udalatx, Elgeta herria,… Elgetako atseden gunerik ezagunena da, bertan mahaiak, umeentzako jolastokia, etabar daude. Gainera, aintzira txiki bat du aurrealdean. Bertako erromeria, garai batetan oso famatua, azkenengo urteetan berreskuratu da.
- Intxortako Atea: Juan Jose Arangurenen lan hau 2007ko apirilaren 19an inauguratu zen. Eusko Gudarostea defentsa lerro nagusiaren alboan, Asentzio ermitatik hurbil, Elgetatik Kanpazarrera doan errepidean aurkitzen dugun eskultura honen helburua Gerra Zibilean Elgetako frontean izandako gertaera nagusiak gogoratzea da.
Informazio praktikoa
Hasiera: Elgeta
Iraupena: 2 ordu eta 9 minutu
Distantzia: 6,22 km
Malda: +/- 293m
Ibilbidea kml formatuan
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu ditugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak