- Ondarea
- Arrasate
Kurtzetxikiko Bira SL-GI 42
Ibilbide labur honek hainbat sekretu eskaintzen ditu. Ospitale ingurutik hasi eta Kurtzetxikiko Larragain tontorrerako bidean artadi eder bat dago, eta errekuperatutako elurzulo bat. Aukera ematen du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako tontor ezagun batzuen panoramikaz gozatzeko.
Interesguneak
Kurtzetxikiko ikuspegiak: Kurtzetxikiko Larragain tontorretik mendebalderantz Leintz bailara osoa, eta ekialderantz Aizkorri mendikatearen ikuspegia.
Gotorlekua: Larragaingo gailurrean eraiki zuten aldibaterako defentsa gotorlekua, material iraunkorrik barik egina. Napoleonen garaiko gerretakoa, erretiradan eraikia, edo karlistadetakoa izan daiteke, XIX. mendekoa. Gauregun bere forma bakarrik antzeman daiteke erliebean.
Elurzuloa: putzua dago lurrean zulatua, eta kareharriz eta hareharriz inguratuta beheraino. Hortik ateratako izotzaz egiten ziren izozkiak eta sorbeteak. Erabiltzen zuten ere edariak hozteko eta meningitisa bezalako gaitzak sendatzeko.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako basoa itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax aspera).
Informazio praktikoa
Distantzia: 6,5 km
Malda: +581/-581 m
Hasiera: Ospitalea
Iraupena: 3 ordu eta 15 min.
Fitxa teknikoa
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak