- Ondarea
- Bergara
Bergarako errelleno, tostoaik eta bolauak
Hainbat dira Bergarako errelleno eta tostoein jatorriari buruzko teoriak, eta goxo horren sorreratik ehundaka urte pasa diren arren, gaur egun Bergarako gozotegi batzuek usadioa mantentzen jarraitzen dute.
Bergarako errellenoa hiru osagaiekin egiten da: arrautza, irina eta azukrea. Bi geruzadun bizkotxoa da eta erdian arrautza gorringoz eta azukrez eginiko krema darama, gainean almendra txikitua jartzen zaio.
Ehundaka urte dituzten Bergarako hirigune monumentalean kokatutako 3 gozotegitan erosi ditzakegu Bergarako artisau gozo hauek:
Nola egin:
Errellenoak:
Osagaiak: Arrautza, irina, azukrea
Nola egiten dira: Alde batettik, gorringoa eta azukrea nahastu. Bestetik, zuringoa harti eta guztia nahastu eskuekin eta paperera bota. Labea 200ºCtan jarri eta 10 minututan egiten dira.
Tostoiak:
Osagaiak: Zuringoa, irina, azukrea eta almendrak.
Nola egiten dira: Lehenengo, zuringoa irabiatu eta azukrearekin nahastu. Ondoren irina bota eta guztia nahastu. Azkenik, maga pasteleroarekin bota eta gainean almendrak jarri. Labea 120-130ºCtara berotu eta 2 ordutan egiten dira..
Bolauak:
Osagaiak: Azukrea, ura, zuringoa eta limoi zuku pixkat.
Nola egiten dira: Azukrea, zuringoa eta limoi zukua nahastu glasa egin arte. Bestalde, lapiko batean azukrea eta ura nahastu eta irakiten jarri punto de bola lortu arte (132-135 ºC). Puntu hori lortutakoan, egin den glasaren goilarakada bat bota lapikora. Erreakzio baten ondorioz gora igoko da eta makila batekin irabiatuko dugu jeitsi dadin; berriro ere goraka igotzen hasiko da eta momentu zehatz horretan berehala molde batera bota eta bertan utzi hozten den arte, 3-4 minutu.
Wolfram goxoa
Postre honen bidez Bergarako historiari, kulturaru eta herrikideei omenaldi xumea egin nahi izan zaio. Bergararrek postre berria baten errezeta eskura izateko hainbat osagai beharrezkoak izan dira.
Lehen osagaia ideia bera da; Bergararen hiri-gutunaren 750. urteurrena gogoratu eta aurrekoei merezimendua egiteko ideia.
Beste osagaia historia da.Wolframioa Bergaran deskubritu eta isolatzea, zientziaren historian garrantzia ikaragarria du.
Higugarrena herriak berak duen tradizio gozogilean, izan ere, erreileno eta tostoaik edonon ezagunak dira.
Ideia Gotzon Arzelus herritarrarena izan zen, txosten batean jaso eta herriko komertzioetan zabaldu zuen. Idea indartzeko askoz Udalak ere parte hartu zuen eta Basque Culinary Centeri eskatu zion gozo berriaren prestaketa.
Gozo honen oinarria Bergarako errellenoa da.
Errezeta:
Txokolatezko zilar koloreko kanpoaldea.
500g txokolate %70ekao eta zilar koloreko elikagai-koloregaia.
Txokolatea sukalde-errebotarekin apurtu. Mineral itxura hartzeko koloregaia gehitu.
Irin gabeko bizkotxoa
720 g arrautza zuringo, 720 g azukrea, 920 g arrautza gorringo eta 400 g kakao-hautsa.
Zuringoa harrotu eta azukrea gehitzen joan testura sendoa lortu arte; gorringoak gehitu eta irabiatzen jarraitu. Hauts-kakaoarekin estali Xafla metalikoetan batu eta 180ºtan egosi 8-10 minutu.
Konfitatutako gorringoak
190 g arrautza gorringo,150 g azukre, 50 g glukosa, 100 g ur eta 100 g limoi zukua. Ontzi batean azukrea, glukosa eta ura nahastu. 118º tan jarri eta gorringoaren gainera bota barilla batzuekin mugituz. Gehitu limoi zikia eta gatzatu sutan krema sendo eta erregularra lortu arte. Utzi hozten eta mahukatan batu.
Azkenik, kakaozko bizkotxo xaflak konfitatutako gorringoaren errellenoarekin bete, bildu ijito-besoa balitz bezala. Erruloa konfitatutako gorringo gehiagorekin estali eta txokolate-harrietan arrautzaztatu.
Informazio praktikoa
Larrañaga gozotegia:
San Pedro kalea, 9.
Tel. 943 76 10 51
Mujika gozotegia:
Artekale,3.
Tel. 943 76 10 34
Raizabal gozotegia:
Artekalea 9.
Tel. 943 76 11 83
Inguruan
Leku honetatik gertu, beste hauek ere aurkitu digugu. Osatu zure plana hauekin ere!!
Ez utzi egin gabe
Bisita egin ostean zure memorian iraungo dutenak
Agenda
Egin zure plana Debagoienan