Pantaila-argazkia 2026-09-18 134714

Irailaren 28an 243 urte beteko dira wolframa Bergaran isolatu zela. Ospatzeko, programazio berezia osatu dugu: doako bisita gidatuak, Bergarako Enbaxadore Saria eta mural berri baten inaugurazioa.

 

PROGRAMAZIOA

- 10:15 eta 11:00 ==> DOAKO BISITA GIDATUAK  - LABORATORIUM MUSEOA

      W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna erakusketaren bisita gidatua. Plaza mugatuak; aurrez izena eman behar da.

 

- 12:00 ==> BERGARAKO ENBAXADORE SARIA - SEMINARIXOA

      Jesus Mari Ugalde Uribe-Etxeberriak jasoko du lehen aitortza. EHUko Kimika Fisikoko katedraduna. Sarrera librea aforoa bete arte (izena ematea gomendatzen da)

 

- Jarraian Wolframren muralaren inaugurazioa  -SEMINARIXOKO ATERPEAN