LEHENENGO ARIKETA
Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, atzetik bueltan bi banderatxoen tartetik pasatuaz artaldera joango da, bidean bi aldiz geldiaraziko zaio txakurrari epaimahiak esandakoan.
Gero, artaldea satu, artaldea hartu eta erdian dagoen hesiaren tartetik pasatuaz zelai barrenean dagoen borobilera ekarriko ditu ardiak, eta orduan, bai ardiak bai txakurra bertan geldituko dira.

Hori lortutakoan, epaimahiak adierazi bezala, eskuineko edo ezkerrekohesi-tartetik igaro.

BIGARREN ARIKETA
Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalaturik dagoen bide batetik joan beharko du txakurrakk eta ardiengana sartu; artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartu beharko du. Ardi guztiak barruan daudenean zakarkeriarik gabe atera beharko ditu.