Pantaila-argazkia 2026-07-09 121752

Laboratorium museoak udan gozatzeko bisita extrak antolatu ditu.  Erreserbak gutxienez egun bat lehenago egin behar dira eta erreserbatzen duen lehengo pertsonak bisita mota eta hizkuntza aukeratzen ditu.

ORDUTEGIAK:

- Astelehenetik ostiralera 13:00etan

- Larunbatetan 11:00 eta 12:30etan

- Igande eta jai egunetan 12:00etan

 

Bisita motak:

Museoko bisita: Ezagutu zientzia eta historiako sekreturik onenak Bergarako Laboratorium museoan. Bere erakusketa iraunkorrean, Bergarako Errege Seminarioaren bilduma entzutetsuko piezen aukeraketa liluragarri bat esploratu ahal izango duzu, euskal Ilustrazioan funtsezko erakundea baitzen. Bisita gidatu baten bidez, iragan zientifikoa eta oraina lotuko dituen bidaia paregabe batean murgilduko zara, historiaz, berrikuntzaz eta bitxikeriaz betetako ingurune batean.

 

Lorategi historikoak: Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira Bergarako Historian, eta oraindik hala izaten jarraitzen dute. Gerriko berde batek inguratzen du Bergara. Baina kasko historikoaren barne egituran ere zabalak eta ederrak dira berdeguneak. Bisita honetan Bergarako lorategiak eta haien historiak sakonean ezagutuko dituzu.

 

Monumentala: Mendeetan zehar Bergarako kale eta eraikinek eraiki dute herriaren nortasuna. Bisita gidatu honetan, gure hirigune historikoan zehar ibiliko gara, bere eraikin enblematikoak, plaza eta elizak ezagutuz. Harri, egitura eta arkitektura bakoitzak komunitate baten balioak, sinboloak eta garapen historikoa islatzen ditu. Ezagutu nola denok gara gure ondarearen eraikitzaile, eta nola monumentuek iraganetik etorkizunerako zubia osatzen duten. 

 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK: 943769003