
Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz.
Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik).
Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu,
Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan)
Ekimen honen bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du.
Urriak 11: Eskoriatza-Arrasate. 8 Km (abiapuntua: Eskoriatzako tren geltoki zaharra)
Urriak 12: Arrasate-Bergara. 9,4 Km (abiapuntua: Arrasateko tren geltoki zaharra)
Urriak 18: Oñati-San Prudentzio. 7,3 Km (abiapuntua: Oñatiko tren geltoki zaharra)
Urriak 19: Antzuola-Osintxu. 14 Km (abiapuntua: Antzuolako Kaxetan)
GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez: Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.
Urriak 11: Araotz-Oñati. 20,2 Km
Urriak 12: Oñati-Bergara. 23 Km
Urriak 18: Bergara-Arrasate. 19,2 Km
Urriak 19: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 Km
Gainera, norberak bere erara Debagoiena ezagutu nahiko balu ere, Debagoieneko Ibilbide Sarea jarri dugu guztion eskura. DEBAGOIENA ZURE ERARA ZAHARKATU lelopean.
Eskaintza osatzeko, DEBAGOIENA GASTRONOMIKAri dagokionez, Debagoieneko jatetxeek menu eta karta zabalak eskaintzen dituzte. Debagoienaren bihotzean, gastronomia esperientzia bihurtzen da.
Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com