Aizkorri-Aratz parke naturalean ibilbide egokitu bat egiteko aukera dago Aretxabaletako Urkulu urtegian. Ibilbide honek 805 m. dauzka eta urtegiaren ertzetik doa.
Urkuluko urtegia Aizkorri-Aratz parke naturaleko sarreretako bat da. Hainbat elizatez inguratuta dago: Aozaratza, areantza, Korueta eta Larrino, inguru egokia paseatzeko, hegaztiak behatzeko eta naturaz gozatzeko. ibilbide hau ezintasun funtzionala daukaten pertsonei egokituta dago eta 805 metrokoa izan arren, urtegia inguratzen duen beste 6 kilometroko ibilbideaz osatu daiteke.