Oñatiko inguruak ezagutzeko ibilbide konpletoa da Uraren bidea. Naturak eta gizakiek eraikitako hainbat elementu ikus daitezke bidean, baita sai arreak ere. Izan ere, duen fauna eta flora aberatsagatik dago babestuta parkea.
Lope de Aguirre konkistatzaile ezagunaren eta gogorraren ustezko jaiotetxea ere bidean dago, baita San Miguel herriko zaindariaren omenez eraikitako ermita ere, beraz ez dago buelta emateko aitzakiarik.
- Errotaberri errota: Makina bat zaku bete dira Errotaberriko errotan, gisa askotako produktuak egiteko.
- Aitzulo: Aitzuloko begitik inguruko bideak, muinoak eta haranak ezin hobeto ikus daitezke.
- Urtaoko aztarnategiak: Kobre Aroko ia berrogeita hamar gizakiren arrastoak aurkitu zituzten Urtaon, baita zenbait animalirenak ere.
- Santa krutz: Muino batean dago ermita, eta ikuspegia zabala da. Besteak beste, Aloñamendi ikusten da.