4 pertsonentzat
- Txerri-masail konfitatu 4 pieza
- 2 berakatz
- Perretxiko bandeja 1
- Ganbak 8 pieza
- Sagardo ozpina
- Oliba olioa
- Letxuga koloretsua, apur bat
Perretxikoak moztu juliana erara eta berakatzak txikitu. Olioarekin salteatu 8 minutuz gatz puntuarekin.
Beste zartagin batean jarri berakatz txikitua olio apur batekin eta zortzi ganbak salteatu gatz apur batekin. Txerri-masail bakoitza lau zatitan egin eta ganben zartaginera bota. Gehitu beste zartagineko perretxikoak eta, zartaginean bertan, sagardo ozpina bota.
Plateraren hegal batean jarri letxuga eta aldamenean zartagineko edukia. Amaitzeko tipulina edo perrexil apur bat bota.