Borda eta txabolaz beterik, bidea larre eta antzinako pago, arte eta haritz basoetatik igarotzen da, Parke Naturalak eta Babesturiko Espazio Naturalak lotuz, non ustiatutako larreek balore naturalen kontserbazioa eta zaintza ahalbidetzen duten, abereak eta mehatxatutako espezieak elkarrekin biziz.
Ibilbide honen bi etapek gure eskualdea zeharkatzen dute, hemen dituzue zehaztapenak:
Deskargak: GR-282_osoa_ArtzaintzaNaturbidea google earth.kml
Arantzazu – Arlaban
Arantzazuko Santutegitik, ibilbideak Elgea eta Urkillako mendilerroen alde laiotza zeharkatzen du Leintz Gatzagaraino. Degurixan dagoen lautadetan sartzen da, Leintz ibarreko artzain transhumanteak mendeetan igo dira antzina-antzinatik beren artaldeekin, eta halaxe adierazten dute oraindik han dauden tumuluek eta trikuharriek.
Irteera-puntua: Arantzazu
Helduera-puntua: Arlaban
Distantzia: 28,2 km.
Denbora: 10 ordu eta 43 minutu
Malda: 2092,9 m.
Deskargak: gpsrako: GR-282 arantzazu arlaban gpsrako
Google earth: GR-282: arantzazu-arlaban.kml
MIDE: gr-282 lehen etapa
Deskribapena: Ibilbidearen mapa
Bideak San Adriango tunela zeharkatzen du, euskal geografiako pasabiderik ospetsu eta estrategikoenetariko bat. Lehen mikeleteen postua zegoen han; baita ostatu bat ere.
Naturaren lanaren fruitu den tunelak baseliza bat du barruan, eta jada XI. mendean hari buruzko aipamenak zeuden. Oso laburra da Aralartik Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalera igarotzeko bidea. Bideak Urbiako landa babesten duten kareharrizko gailur malkartsu eta harkaiztsuak pasatzen ditu, Kantauri eta Mediterraneo isurialdeetako banalerroaren gainik garaienetatik zehar, Arantzazura jaitsi baino lehen.
Irteera-puntua: Mikeleteen etxea
Helduera-puntua: Arantzazu
Distantzia: 11,5 Km.
Denbora: 4 ordu eta 58 minutu
Malda: 574 m.
MIDE: gr-282 19. etapa
Deskribapena: ibilbidearen mapa