Oñatiko San Migel errota San Migel monasterioaren jaun-ondasunen zati zen, eta bere patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten.
XV. mendean, gutxienez bailarako hiru errotaren jabe ziren: Olaldekoa, (herriko familia ahaltsu bati saldua: Lazarragatarrak), Linatzibarkoa eta San Migel errota; azken bi hauek 1440an eta 1432an agirietan jasota agertzen dira hurrenez hurren.
XlX. mendean zehar jarraitu zuen lanean errotak baina gero eta larriago, ez jaun-ondasun erara, kondeen jabetza pribatu gisa baizik. 1899an industria erroldan agertzen da, horregatik pentsa daiteke lanari utzia zela baina egitura hidraulikoari eutsi egin ziola eta beste industria mota batean erabilgarria zen.
Gaur egun Oñatiko turismo bulegoaren barruan dago ikusgai.