CORPUS CHRISTI EGUNA EDO KORPUSAK
Erdi Aroan jatorria duen jai hau oso xumea zen hasiera batean, baina XVI. mendeaz geroztik, Corpusa, liturgia katolikoan dagoen jairik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.
Gaur egun ikuskisun sinpleagoa mantentzen da Oñatin, baina oraindik ere ederra. Elementu erlijiosoez gain, ospakizunak hiru elementutan oinarrituta dago: lehenengo, Aldareko Jaunaren Kofradiako partaideak desfilatzen dute kandelatzarrak eta kapa nabarrak jantzita, zutoihalaren atzetik; bestalde, Kristo, Apostoluak eta San Migel pertsonifikatuak ditugu beren ileorde, mozorro eta atributuekin, eta dotorezia bereziarekin eta militar kutsuarekin, Oñatiko zaindaria den Arkanjelua; eta azkenik, saio guztia bateratzeko, dantzariak, jai honetan hain ezaugarri den errespetu eta pozaren sinboloa. “kontrapasa”, “makildantza” eta “arkudantza”, benetan dantza ikusgarria da eta interes etnografikoa ere badu.
SAN MIGEL JAIAK
Irailak 29ko azken astebukaeran ospatzen dira.
MUSIKA EGUNAK
Maiatzeko igandetan.
ARANTZAZUKO AMA BIRGINAREN EGUNA
Gipuzkoako zaindariaren eguna Irailaren 9an ospatzen da
HAURREN EGUNA
Iraileko 2. igandean ospatzen da.
ARTZAIN – TXAKUR LEHIAKETA
Irailean izaten da.
HERRI EGUNA
Nekazal eta abere azoka: urriko lehen astebukaeran