Arantzazuri sona handia eman dizkio arteak eta kulturak. Horrek itzal handia egin izan dio maiz santutegiaren kokapen geografikoak tokiari ematen dion indarrari. Ibilbide honetan ikusi daiteke ingurune horren aberastasuna, ikuspegi bikainekin eta zabalekin, natura eta ofizio zaharrak uztartzen dituen ibilbidean.

  1. ARANTZAZU

Arantzazu kulturgintzaren erreferentzia da aspalditik, eta 2011n Parketxea ireki zenetik, natur ingurunearen zaindaria ere bada. Bertan, Aizkorri – Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentrua dago.

  1. GOMIZTEGI

Artzainen lanak segida izango du etorkizunean, kurtsoz kurtso, zenbait gaztek ikasten baitute ofizioa bertako eskolan.

  1. PAGO LEPATUAK

Ikatza egiteko mozten zituzten pagoek bizirik diraute, eta urte askotan zehar egindako mozketek eman diete gaur egun duten itxura berezia.

  1. DURUKO TXABOLAK

Mendiko egonaldi luzeetarako artzainen etxeak dira Durun daudenak, artaldeen zaintzan ordu luzeak pasa ondoren atsedena hartzeko eta babeserako aproposak.