XVII. mendean zehar herria garatu egingo da. Leintz-Gatzaga garrantzia hartuko du eta Felipe III edota Austriako On Juan bezalako pertsonaiak pasa izateak, hiribildua zeharkatzen duen errege-bidearen hobekuntza ahalbideratuko du.
Errege bidearen ondoan, Santiago eta San Ignazio kaleen artean, Garro Jauregia kokatuta dago. XVII. mendeko eraikin honen egitura sinplea da, karratua, eta bere egurrezko teilatu hegala forma ederrekin landuta dago.
Ikusgarriena, lehen eta bigarren solairuen arteko ertza da, izkina armarri batekin apainduta dagoelako. Garro familiarena da eta leinuaren irudiak nabarmentzen dira bertan: lis-lore gurutzea eta otsoa.
Herrigunetik oso gertu Dorletako Santutegia aurkitzen da. Gaur egungo eraikuntza XVII. mende bukaerakoa den arren, inguruan erdi aroko aztarnak aurkitu dira eta XVIII. mendean ere aldaketak jasan ditu. Sarrera nagusia barroko estiloa jarraitzen du eta barruko egitura gurutze latinoaren planta dauka.
Dorletako Amabirjina ezaguna da zikloturisten zaindaria delako, horregatik, bizikleta zaleek utzitako hainbat oroigarri barruan ikus daitezke.
Barroko estiloa Leintz Gatzagako hainbat erikinetan ematen da. Hala ere, bereziena, Santiago kalean dagoen iturri ederra dugu, “12 tutuen iturria” edota “As de copas” deritzona.
Iturri hau 1725. urtean Martín de Imaz-ek egi zuen. Harri landuan egina, 2 pisutan banatutako 12 tutuetatik ura botatzen du etengabe. Aingerutxoen buruekin apainduta dago eta horrek edertasuna ematen dio. Goian, burdinezko gurutze bateaz osatzen da.