Debagoiena eskualdean ama pontekoak bere besoetakoari garizuma garaian (hausterre egunetik pazkoa igande arte) oparitzen duen opila edo ogi berezia da. Opari hau ezkontzen diren egun arte egiten da, orduan bere independentzia edota heldutasunera heldu dela uste baita.
Forma triangeluarra dauka, hertz bakoitzean arrautza bat jartzen zaio eta erdian, berriz, txorixoa izaten du. Badirudi bere jatorrian “garapaio” deitzen zela eta ohitura hau erromanizazioa baino lehenagokoa dela, udaberriari ongi etorria emateko egiten zena. Ogia, zerealekin, emankortasunaren isla zen eta arrautzak, berriz, bizitza berriarena.
Gaur egun, eskualdeko gozotegietan, karapaixo gozoak eta gaziak ere egiten dira.