2 kalabazin ertain.
Ajoarriero:

  • 100 gr. bakailao eta gezatua.
  • 1 tipula.
  • 1 piper berdea.
  • 1/2 pipermorroa.
  • 1 tomate heldua.
  • 2 baratxuri-atal.
  • 1 pipermin.
  • 2 tomate frifitu koilarakada.
  • Oiloa.
  • Gatza.

Porru saltsa:

  • 1 porrua.
  • 1 patata ertaina.
  • Gatza.
  • Esnegain apur bat.
  • Ura.

Kalabazinak moztu 5zm inguruko zatitan. Erre itzazu 180ºCtara labeko plaka batean gatz eta olio apur batekin 20 minutuz. Apur bat doratuta daudenean atera itzazu labetik eta haragia atera iezaiezu habiatxo itxura emanez. Haragi-mamia gorde.
Barazkiak dadotxotan zatitu itzazu. Tipula, piper berdea eta pipermorroa su bigunez berotu. Gehitu baratxuriak txikituta, pipermina eta tomate helduak zurituta eta dadotan moztuta. Ondoren, bakailaoa gehitu eta ondo nahastu dena.
Gehitu tomate frijitua eta gatza bota beharrezkoa bada. Beste alde batetik, porrua txikitu oso fin eta lapiko batean su bigunez berotu eta gehitu patata zatituta eta kalabazinen haragi-mamia. Minutu batzuen ostean ur apur bat gehitu eta 15 minutuz egozten eduki. Ondoren irabiagailutik edo turmixetik pasatu saltsa fina lortu arte eta esnegaina eta gatz apur bat bota. Kalabazinak bete ajoarrieroarekin. Hautseztatu ogi arraspatuarekin edo gazta arraspatuarekin eta sartu labean 8-10 minutuz 200ºCtara.
Porru saltsa plateraren fondoan jarri eta kalabazin beteak gainean. Perrexil txikituarekin hautseztatu eta zerbitzatu.